Ordiziako Euskal Jaietako egitaraua prest
Irailaren 5etik 14ra bitartean izango dira aurten Euskal Jaiak. Azoka berezia irailaren 10ean da.
2024. urteko irabazlea, Joxe Mari Jauregiren eta Eli Jauregiren La Leze gazta izan zen.Iñaki Gurrutxaga. Irailaren 5etik 14ra bitartean ospatuko dituzte Euskal Jaiak Ordizian. Azoka berezia, irailaren 10ean da. Egitaraua prest dute Ordizian.
Irailak 5, ostirala
- 20:30. Herri Antzokian: Amak antzerkia.
Irailak 6, larunbata: Emaneurre Euskarari! Eguna
- 10:00. Jose Migel Barandiaran Plazan: Kuadrilen arteko Herri Kirolak.
- 14:30. Plaza Nagusian: Herri bazkaria.
- 16:30. Marki ta Suki trikitilariak.
- 18:30. Joseto Anaiak Elektrotxaranga.
- 23:00. Plaza Nagusian: Gozategi taldearen kontzertua.
Irailak 7, igandea: Jubilatuen Eguna
- 13:15. Arboledan: Laguntasuna errondailaren emanaldia.
- 14:15. Beti-Alai pilotalekuan. Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria, Goierriko Bertso Eskolako bertsolarien agurrarekin. Bazkalondoren, dantzaldia.
- 18:30. Majori Plaza. Mute familientzako kale ikuskizuna (Bizi auzoak). Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila.
Irailak 9, asteartea
- 19:00. Udaletxetik abiatuta: Azen Erraldoien konpartsaren eskutik Erraldoiak eta Buruhandiak Burrunbazale txarangarekin kalez kale.
- 19:00. Arboledan: Ardo eta sagardo postuen irekiera. Afaltzeko azoka-postuak arratsaldeko 17:00etatik aurrera hartu ahal izango dira, aurretik jarritako gauzak kenduko dira. Mahai-zapia erabili eta postua aurkitu bezain garbi uztea eskatzen da. Aulkiak ez ditu udalak jarriko.
Irailak 10, asteazkena
- 08:45. D’elikatuz zentrotik abiatuta: Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti-Alai pilotalekura eramateko.
- 9:00. Diana Ordiziako txistularien eskutik. trikitilari eta dultzaineroek lagunduta.
- 10:00. Gazta, ganadu, lumagorri, fruta eta barazkien lehiaketak.
- 11:00-14:00. Arboleda inguruan: Euskal Photocall. Antolatzailea: Amets Bide.
- 12:00. Jose Migel Barandiaran plazan: Fruta, barazki eta lumagorri lehiaketen sari banaketa.
- 13:00. Garagartza plazan. Ganadu lehiaketaren sari banaketa.
- 13:30. Beti-Alai pilotalekuan: Gazta lehiaketaren sari banaketa eta enkantea.
- 17:30. Beti-Alai pilotalekuan. Profesionalen arteko Eskuzko pilota partiduak: Salaberria-Gabirondo, Senar-Lizeagaren aurka eta Altuna-Tolosa, Artola-Iztuetaren aurka.
- 18:30. Plaza Nagusian: Eingo taldearekin erromeria.
- 19:30. Jose Migel Barandiaran plazan: Herri Kirol jaialdia.
Irailak 12, ostirala
- 19:00. Plaza Nagusian: Urdaneta dantza taldearen emanaldia eta Kantu Jira (kantazak).
- 20:00. Plaza Nagusian: Ordizia Futbol Elkartearen 2025-2026 denboraldiko taldeen aurkezpena. Antolatzailea: OKE Futbola / Ordiziako Saskibaloi Elkartearen 2025-2026 denboraldiko taldeen aurkezpena. Antolatzailea: OKE Saskibaloia.
Irailak 13, larunbata
- 11:00-13:30 / 16:30-20:00. Barandiaran plazan: Haur parkea puzgarriekin.
- 19:00. Arboledan: Sagardo festa, sagardo dastaketaren hasiera.
- 23:00. Plaza Nagusian: Akerbeltz taldearen kontzertua.
Irailak 14, igandea
- 12:00. Barrena Kultur Etxean: Lazkao Txiki XXXIV. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa. Antolatzailea: Argi-Berri elkartea.
- 19:00. Herri Antzokian: Nortasun Agiria Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa.













