Unai Elizegi, Itsasoko mendi bizikleta martxako lehena
San Bartolome jaien barruan, larunbatean egin zen proba, 40 partaiderekin. Gasteizen bizi den zumarragarra iritsi zen lehena helmugara.
Gasteizen bizi da, baina Zumarragakoa da jaitzez Unai Elizegi, eta bosgarren ekinaldian, lortu du Itsasoko mendi bizikleta martxa irabaztea. Larunbat arratsaldean egin zen, San Bartolome jaien barruan. Probak 25 kilometroko luzera zuen, eta 40 partaideetatik, Elizegi izan zen lehena.
Lehen postu horrek esanahi berezia zuen txirrindulari honentzat, 2019an lehen aldiz egin zuenean, azkena iritsi zelako, “bizikleta-eskobarekin”, Gotzon Aranburuk grabatutako bideoan azaldu duen bezala.













