Ordiziako irailaren 10eko pilota partidetarako sarrerak salgai
Irailaren 4ra arte eros daitezke Jai Alai elkartean. Salaberria-Gabirondo eta Senar-Lizeaga ariko dira lehen partidan. Bigarrenean, Altuna III.a-Rezusta, Artola-Iztuetaren aurka.
Jokin Altuna Irailaren 10ean, Euskal Jaien barruan, 17:30ean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan jokatuko diren pilotari profesionalen bi partidetarako sarrerak salgai daude Jai Alai elkartean (Sanperio kalea, 7), 18:00etatik 20:00etara (35 eurotan), irailaren 4ra arte. Salaberria-Gabirondo bikotea Senar-Lizeagaren aurka lehiatuko da lehenbizi. Ondoren, Altuna III.a-Rezusta, Artola-Iztuetaren aurka. Txartelen erreserbak ere egin daitezke, 644 713 457 telefonora deituta.












