Saskibaloi jokalarientzat deialdia Legazpin
Andraitz klubak egin du, denboraldi berriari begira. Izena emateko azken eguna hilaren 12a da.
Andraitzeko saskibaloi jokalari batzuk, aurreko denboraldian.Andraitz K.E. Legazpiko Andraitz Kirol Elkarteak deialdia egin die legazpiarrei, 2025-2026 denboraldiari begira. Saskibaloian jokatu nahi duten guztiei zuzendutako deialdia da. Kategoria guztietako taldeak daude Andraitzen, eta talde bat osatzeko gutxienez hamar jokalari eta gehienez hamabost behar dira.
Izena emateko azken eguna hilaren 12a izango da, eta andraitz@gmail.com edo iraetafj@outlook.com helbidetara mezu bat bidali, edo 605 746 944 telefono zenbakira deitu behar da.












