Doinua musika eskolak hilaren 9an hasiko du ikasturtea
Banakako klaseekin hasiko da, eta taldeenak hilaren 22an abiatuko dira.
Aurreko ikasturtea amaitzeko, kontzertua egin zuten konbo taldeek Karibe Zaharraren ondoan.Tere Madinabeitia Legazpiko Doinua musika eskolak amaitu ditu udako oporrak, eta 2025-26 ikasturteari heltzeko “gogotsu” dago. Datorren asteko asteartean, hilak 9, hasiko ditu klaseak, banakakoak, hain zuzen.
Taldeko klaseak, berriz, hilaren 22tik aurrera hasiko dira.













