Gaztetxearen XXI. urteurrena ospatuko dute larunbatean
Egun osoko tiketak Xuber, Asti, Koyote ta Bideplaza tabernetan daude salgai, 10 euroan.
Beasaingo Gaztetxea.Kerman Garralda Beasaingo Gaztetxeak XXI. urteurrena ospatuko du larunbatean, irailak 6, egun osoko festarekin. Melmak Beasaingo Gazte Asanbladak kontzertuak, sagardo dastaketa edota magia ikuskizuna antolatu ditu.
Txupinazoarekin hasiko dute eguna, 12:30ean Porru plazan. 13:00etan gaztetxean poteorako elkartuko dira Eztanda txarangarekin. Palestinari elkartasuna adierazteko argazki jendetsua aterako dute, eta 15:00etarako egin dute bazkaltzeko hitzordua. 16:30ean magia ikuskizuna eskainiko du Iago magoak, 18:00etan sagardo dastaketa izango da, eta 18:30ean musika pintxada. Iluntzean, bukatzeko, 20:30etik aurrera kontzertuen txanda izango da: Kontrol Norte, Derrumbe, Sedientes de cumbia eta DJ Woolen.
Egun osoko tiketak (bazkaria, sagardo dastaketa eta kontzertuak) Xuber, Asti, Koyote eta Bideplaza tabernetan daude salgai, 10 euroan.













