Gipuzkoako Herri Txikien futbol txapelketan izena emateko epea zabalik
Irailaren 21era arteko epea dago. Aurreko denboraldian, Goierrik ordezkaritza bakarra eduki zuen, Itsasondo. Gizonezkoek zein emakumezkoek parte har dezakete.
Itsasondoko Ijitok taldea.GAEL. Gipuzkoako Herri Txikietako helduen areto futbol Ligan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Gizonezkoek zein emakumezkoek parte har dezakete. Izena emateko azkeneko eguna irailaren 21a da. 696 277 697 telefono zenbakira deitu behar da.
Iazko denboraldian, Goierriko talde bakarrak hartu zuen parte: Itsasondoko Ijitok taldeak.













