Jubilatuen eguneko bazkarian, 325 ordiziar
Igandean ospatuko da jubilatuen eguna Ordizian, Euskal Jaien barruan.
Iaz Beti Alai pilotalekuan egin zuten bazkaria.I.A. Igandean Ordizian, Euskal Jaien barruan, jubilatuen eguna ospatuko dute. 13:15ean, Arboledan, Laguntasuna errondailaren emanaldia izango da. Ondoren, 14:15ean, 325 laguneko bazkaria egingo dute, Goierriko Bertso Eskolako bertsolarien agurrarekin hasita. Bazkalondoren, dantzaldia izango dute.













