Ordizia Saskibaloi taldeak 15 talderekin ekingo dio denboraldiari
Inoizko talde kopuru handiena izango du Ordiziak lehian. Emakumezkoen senior taldea berreskuratu dute 2025-26 denboraldian.
Euskal Ligako kadete nesken Ordizia Saski eta CB Araba taldeak, finalerdiaren aurretik.Basketbasko Ordizia Saskibaloi Elkarteak kirol arloan egindako berregituraketa dela eta, denboraldi honetan “inoiz baino talde gehiago” izango dituzte lehian, hamabost guztira. Talde guztiak dagoeneko aurre denboraldian murgilduta daude. Gaur zortzi, irailaren 12 iluntzean, taldeen aurkezpena egingo dute Plaza Nagusian.
Emakumeen taldea berreskuratu
Aurten “albiste pozgarri”bat ere badute: “Emakumeen Senior nesken taldea bueltan dugula. Azken denboraldietan asko borrokatu ondoren oraingoan bai lortu dugu, Senior neskak berriro lehiaketara bueltatzea”.
Bestalde, emakumezko junior taldea Euskal Ligan ariko da. “Aurtengo emakumezkoen Junior taldeari Euskal Ligako taldea izateko aukera aurkeztu zitzaion udan, eta gogor heldu diote horri. Denboraldi hasieratik izango du aukera maila horretan lehiatzeko eta horretarako gogor aritu da lanean”.
Gizonezkoak lehen mailan
Ordiziako Senior mutilak, aurreko denboraldian finalerdietara iritsi ondoren, “aurtengoan ere Gipuzkoako lehen mailan lehiatuko dira”. Irailaren 20an hasiko dute liga Tolosan, Takeren aurka. Lehenengo faseko egutegia ondorengoa da.














