Santikutz jaietako zapia salgai
Agorreko Santikutzak hurrengo asteburuan ospatuko dira, eta udalak salgai jarri du zapia.
Legazpiko Agorreko Santikutzak datorren asteburuan ospatuko dira, hilaren 12tik 14ra bitartean, eta udalak dagoeneko salgai jarri du jaietako zapia. Gainera, jaietan janzteko deia egin die legazpiarrei.
Santikutzetako zapiak 2 euro balio du, eta Kultur Etxeko harreran erosi daiteke astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo Urbeltz tabernan.













