Zeraingo meatze gunea ezagutzeko txangoa, igandean
Oamendi Kirol Klubak eta Zeraingo Turismo Bulegoak antolatuta, 10:00etan irtengo dira partaideak Zeraingo plazatik.
Aizpeako meatze gunean kable ingelesaren eta mantenu lanetarako erabiltzen ziren materialak gordetzeko etxolaren irudia.Josune Zarandona Zeraingo ondare kulturala ezagutzeko txangoa antolatu dute Oamendi Kirol Klubak eta Zeraingo Turismo Bulegoak elkarlanean iganderako (irailak 7). Meatze gunean egingo dute ibilaldia partaideek, alemaniarren eta ingelesen trenbiadearen ibilbidean. Zeraingo plazan egin dute hitzordua, 10:00etan. Ibili nahi ez duena zuzenean joan daiteke meatze gunera; 11:00etan jarri dute elkartze ordua han, Aizpittan. Bisita gidatua izango da, eta amaitzean, hamaiketakoa eskainiko dute.













