Aizkora desafioa eta harri jasotze erakustaldia, Liernin
Lehia parekatu baten ostean, Etxeberria eta Goena gazteek irabazi dute desafioa.
Haritz Goena eta Unai Etxeberria. Goizeko txirrindulari probaren ostean, arratsaldean herri kirol desafioa egin dute Liernin. Iñaki Ibarguren mutiloarra eta Xabier Dorronsoro zeraindarra Unai Etxeberria ezkiotarra eta Haritz Goena lazkaotarraren aurka aritu dira aizkoran, eta Udane Ostolaza, harri jasotzen. Lehia parekatu baten ostean Etxeberria eta Goena gazteek irabazi dute desafioa.
Jarraian Elustondo anaia-arrebekin erromeria izan da.












