
Lehia parekatu baten ostean, Etxeberria eta Goena gazteek irabazi dute desafioa.

Hamar gaztandegik lortu dute Euskal Herriko txapelketara joateko txartela, eta horietatik lehendabiziko seiak saria jaso dute Legazpin.

Beasainmendiko taldea Lazkaomendikoaren aurka lehiatu da. Harri jasotzea, txingak, ingudea, trontza, oskol bilketa, gurpil iraulketa eta aizkora izan dira egin dituzten probak.

Partaideek 4,7 kilometroko eta 446 metroko desnibeldun ibilbidea egin behar izan dute. Beasaindar ugari atera dira lasterketan, 33 denera.

Batis Otaegi legazpiarra eta Ameriketan artzain izandako Jesus eta Florentino Goñi nafarrak omendu dituzte.

Bi zati izan ditu probak: 60 kilometroko errepideko ibilbidea, eta 4 kilometroko erlojupekoa. Eñaut Urkaregi izan da bi probetan azkarrena. Ampo taldeak eraman du taldekako garaikurra.