Lazkaomendiko taldeak irabazi du herri kirol desafioa
Beasainmendiko taldea Lazkaomendikoaren aurka lehiatu da. Harri jasotzea, txingak, ingudea, trontza, oskol bilketa, gurpil iraulketa eta aizkora izan dira egin dituzten probak.
Bi taldeak elkarrekin Agortako plazan. Kirola izan da Beasainmendiko jaietako protagonista gaur goizean. Usurbeko igoeraren ostean, 13:30ean, herri kirol desafioa egin dute Beasainmendiko eta Lazkaomendiko taldeek, Agortako plazan. Lehia estu baten ostean, Lazkaomendiko taldeak lortu du garaipena. Egin dituzten probak ondorengoak izan dira: harri jasotzea, txingak, ingudea, trontza, oskol bilketa, gurpil iraulketa eta aizkora.
ARGAZKIAK: Andoni Mikelarena












