Mikel Belaunza eta Adirane Peñagarikano nagusitu dira Usurbeko igoeran
Partaideek 4,7 kilometroko eta 446 metroko desnibeldun ibilbidea egin behar izan dute. Beasaindar ugari atera dira lasterketan, 33 denera.
Korrikalari batzuk Usurbera igotzen. Festa giroa nagusitu da Beasainmendi auzoan goizean goizetik. 08:00etako suzirien ostean, 10:45 meza egin dute, trikitilari eta bertsolariekin. Ondoren, kirol jardueren txanda izan da. Hasteko, 11:30ean Usurbera bidean abiatu dira 59 korrikalari, horietatik 33 beasaindarrak. Partaideek 4,7 kilometroko eta 446 metroko desnibeldun ibilbidea egin behar izan dute. Gizonezkoetan Mikel Beunza Iraizoz izan da helmugaratzen lehena (0:22:43), eta emakumezkoetan Adirane Peñagarikano Esteibar (0:27:19).
SAILKAPENA:
Gizonezkoak:
- Mikel Beunza Iraizoz (0:22:43)
- Endika de las Heras Fernandez (0:22:59)
- Oier Etxeberria Zubimendi (0:23:03)
Emakumezkoak:
- Adirane Peñagarikano Esteibar (0:27:19)
- Oihana Zubillaga Blanco (0:28:09)
- Amaia Insausti Izagirre (0:28:20)
Sailkapen osoa hemen.
ARGAZKIAK: Loinaz Agirre












