Otatzako gaztak irabazi du Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketa
Hamar gaztandegik lortu dute Euskal Herriko txapelketara joateko txartela, eta horietatik lehendabiziko seiak saria jaso dute Legazpin.
Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketako lehen sei sailkatuak. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketa ospatu dute eguerdian Legazpin, eta Ordiziako Otatza baserriko gazta izan da garailea. Lehendabiziko hamarrek Euskal Herriko txapelketara joateko txartela jaso dute, eta horietatik lehendabiziko seiak izan dira saria jaso dutenak Legazpin. Jarraian sailkapena:
- SARIA: Otatza gaztandegia (Ordizia)
- SARIA: Aizpea gaztandegia (Olaberria)
- SARIA: Mausitxa gaztandegia (Elgoibar)
- SARIA: Ondarre gaztandegia (Segura)
- SARIA: Gaztañaditxulo gaztandegia (Idiazabal)
- SARIA: Baztarrika gaztandegia (Gabiria)
- SARIA: Intzartzu gaztandegia (Lazkao)
- SARIA: Goienetxe gaztandegia (Mutriku)
- SARIA: Garoa gaztandegia (Zerain)
- SARIA: Galtzata gaztandegia (Oiartzun)
Epaimahai profesionalaren erabakiaz gain, gaztetxoenek ere gaztarik hoberena bozkatzeko aukera izan dute. Euren iritziz, Aizpea gaztandegiko gazta izan da gaztarik hoberena.












