25. Josetxo Imaz lasterketa ospatzeko, herri bazkaria
Irailaren 28an izango da. Helduen korrika proba 11:00etan hasiko da. Ordiziako Beti Alai pilotalekuan herri bazkaria izango da. Izena eman behar da bietan. Korrika saioa eta bazkaria, 25 euroren truke.
25. Josetxo Imazen oroimenezko lasterketa herrikoia irailaren 28an jokatuko da. Txindoki Atletismoa taldeak antolatutako 10 kilometroko lasterketa, Ordiziako Altamira estadioan hasi eta bukatuko da, Beasain eta Lazkao zeharkatu ondoren. Izena eman behar da, 15 euro ordainduta, therocksport.com webgunean. 500 korrikalariren muga dago.
Bestalde, aurten bada berrikuntza bat: 25.a izaki, ospakizun berezia antolatu dute, korrikaren festarekin jarraitzeko: herri bazkaria, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Irailaren 23a baino lehen eman behar da izena, 676 735 073 telefono zenbakian, izen-abizenak emanda, eta 10 euroko Bizuma eginda.
Irailaren 28rako plana, beraz, korrika saioa eta bazkaria, 25 euroren truke.













