Itsasondoko jaietako egitaraua prest
Irailaren 18an hasi eta 21ean amaituko dira. Ostirala kuadrillen eguna izango da eta larunbata, mozorroena.
Irailaren 20an izango da mozorro eguna.Aimar Maiz. Itsasondoko jaietako egitaraua prest dago dagoeneko. Irailaren 18an hasi eta 21ean amaituko dira.
Irailak 18, osteguna
- 17:00. Haur tailerra.
- 18:00. Mahai jokoak eta askaria jubilatuetan.
Irailak 19, ostirala: kuadrilla eguna
- 16:30. Zinta karrera eta askaria.
- 18:00. Pregoia eta Ijitto jaitsiera. Ondoren, buruhandiak.
- 18:30. Itsasondo-Arama futbol derbia.
- 21:00. Herri afaria.
- 23:30. Kontzertuak: Kaleko Urdangak eta Rebel Noise.
- 01:00. Dj Bull.
- Goizaldera: Baratxuri zopa eta txokolate jana.
Irailak 20, larunbata: Mozorro eguna
- 09:00. Goiz eresia.
- 12:00. Beitiko igoera.
- 14:30. Paella jana.
- 17:00. Kalaka jolasak.
- 19:00. Ijitto Show eta mozorroen diploma banaketa.
- 20:30. Hanburgesa jana.
- 22:00. Muxutruk erromeria.
- 01:00. Pottokis Dj-ak.
Irailak 21, igandea.
- 09:00. Goiz eresia.
- 11:00-13:00. Puzgarriak frontoian.
- 12:00. Hamaiketakoa herriko plazan.
- 15:00-17:00. Puzgarriak frontoian.
- 18:00. Herriko pilotarien pilota partida eta frontenis txapelketa finala.
- 19:30. Ijitoaren igoera.













