Legorretan pilates eta yoga ikastaroak
Izena emateko epea irailaren 17an bukatuko da. Pilatesen bi talde daude, goizekoa eta arratsaldekoa. Yogan bakarra.
Legorretako Udalak pilates eta yoga ikastaroak antolatu ditu ikasturte berrirako.
Pilateseko ikastaroan, bi talde egongo dira, goizekoa eta arratsaldekoa. Goizekoa astelehenetan eta asteazkenetan, 09:00etatik 10:00etara izango da Kultur Etxeko goiko solairuan. Arratsaldeko ikastaroa, berriz, astearteetan eta ostegunetan, 18:15etatik 19:15etara Ugaro Herri Ikastetxeko soinketa gelan. Ikastaroak, irailaren 22 eta 23an hasi eta 2026ko ekainaren 17 eta 18an amaituko dira.
Yoga ikastaroa, berriz, astelehenetan izango da, 17:00etatik 18:30era, kultur etxeko goiko solairuan. Ikastaroa urriaren 6an hasi eta 2026ko ekainaren 15ean amaituko da.
Plaza mugatuak
Izena emateko epea irailaren 17an amaituko da. Emailez (kultura@legorreta.eus) edo telefonoz (684 801 736).
Plaza mugatuak izango dira ikastaroetan, gutxienez sei eta gehienez ere hamabi ikasle. Gehienezko kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da.
Ikastaro osorako matrikularen kostua 320 eurotakoa izango da (45 euro/hileko) pilatesen kasuan eta yogaren kasuan 315 eurotakoa (35 euro/hileko). Ordainketa Kultur Etxean emandako argibideak jarraituz egin beharko da. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko.
Liburutegia, 10:00etatik 13:00etara dago zabalik irailaren 12ra arte eta hortik aurrera, arratsaldez egongo da zabalik ohiko ordutegian (16:30-19:30).













