5.200 eurotan saldu da La Lezeko gazta erdia
Donostiako Itxaropena jatetxeak egin du eskaintzarik handiena. Iaz 5.000 eurotan saldu zen.
La Lezeko Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi, Ordiziako lehiaketako sariekin, irailean.Iñaki Gurrutxaga 5.200 eurotan saldu da La Lezeko gazta erdia. Ordiziako 52. gazta lehiaketako irabazlearen gazta eskuratzeko enkantean, Donostiako Itxaropena jatetxeak egin du eskaintzarik handiena eta haientzat izango da La Leze gaztandegiko gazta erdia. Hamar bat minutuko enkantearen –presentziala eta online– ondoren, iazko kopurua 200 eurotan hobetu dtu Donostiako jatetxeak. Iaz, 5.000 eurotan saldu zen –La Lezeko gazta erdia hori ere–.













