Ane Mintegi idiazabaldarra Donostiako Nazioarteko Irekian ikusteko aukera gaur
Idiazablago Udalak 20 sarrera ditu, gaur Mintegik 14:00etan jokatuko duen partidarako.
Ane Mintegi Donostiako Nazioarteko Irekia tenis txapelketan orain egun batzuk. Hitza Donostiako Nazioarteko Irekia emakumezkoen tenis txapelketa jokatzen ari da irailaren 6tik 13ra bitartean Gipuzkoako hiruburuan. Profesionalen mailako WTA 125 kategorian ari da jokatzen txapelketa. Guztira, 64 jokalari ari dira lehiatzen, tartean, Ane Mintegi idiazabaldarra ere bai.
Hain zuzen, gaur Mintegik 14:00etan jokatuko duen partidarako sarrerak eskuratzeko aukera zabaldu du Idiazabalgo Udalak. 20 dira udalak dituen sarrerak eta interesa dutenek 943 18 71 00telefonora deitu dezake bat eskuratzeko. Lehenengo deitzen dutenen artean banatuko dira, gehinez bina sarrera pertsonako.













