Giro ederra ordiziarren azoka kuttunean
Eguraldia lagun, milaka ordiziar bildu dira ikasturte hasierako urteroko hitzorduan. Jakinarazi dituzte dagoeneko goizeko lehiaketetako saridunak.
Jendetza Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian.Tere Madinabeitia Milaka ordiziarren eta goierritarren topagune bihurtu da beste behin ere Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka; ikasturteari heldu bezain pronto izaten dute ordiziarrek hitzordu berezi hau eta aurtengoan ere ez dute hutsik egin. Eguraldia ere ez da aitzakia izan bertako bizilagunentzat eta jendetza bildu da Ordiziako herri kaskoa eta hura inguratzen duten kale eta plazetan.
Goiz ibili dira barazki ekoizleak eta ganaduzaleak goizeko aurreneko ordurako dena prest izateko, eta ohiko tokietan izan dira goizeko ekitaldi bereziak: Garagartza plazan Piriniar arrazako ganadu lehiaketa egin dute, Joxe Migel Barandiaran plazan fruta, barazki eta euskal oilo lehiaketa, eta perretxiko erakusketa, eta Beti-Alai pilotalekuan, 50. Ordiziako Artzain Gazta txapelketa. Plaza Nagusian, berriz, asteazkeneroko azoka egin dute.
Dagoeneko jakinarazi dituzte fruitu zein barazki lehiaketetako irabazleak, euskal oiloen 51. erakuslehiaketako saridunak eta baita asteroko azokako baserritarren postu onenei aipamenak.
Saridunak
FRUITU LEHIAKETA
1. Maddi Iradi (Zabalo Enea, Hernani). 500 euro.
2. Jose Antonio Elosegi (Oñatibi Txiki, Gabiria). 400 euro.
3. Simon Aizpuru (Mugarrieta, Errezil). 300 euro.
BARAZKI LEHIAKETA
1. Harri Herri nekazaritza-Asier Ordoño (Uharte Arakil). 500 euro.
2. Igor Lete (Iparragirreko Ortue, Ispaster). 400 euro.
3. Alazne Intxauspe (Iparragirre, Iurreta-Andoain). 300 euro.
EUSKAL OILOEN 51. ERAKUSLEHIAKETA
1. saria Lotea (210 euro): Mikel Albizuri (Abeletxe baserria, Getaria).
2. saria Lotea (150 euro): Beñat Aiestaran (Keizpe baserria, Zaldibia).
1. saria Beltza (150 euro): Jose Pablo Larrea (Aialde baserria, Oñati).
1. saria Gorria (150 euro): Jesus Larrañaga (Ondamendi baserria, Zarautz).
1. saria Lepasoila (150 euro): Josefa Rodriguez (Aialde baserria, Oñati).
1. saria Marraduna (150 euro): Jose Pablo Larrea (Aialde baserria, Oñati).
1. saria Zilarra (150 euro): Mikel Albizuri (Abeletxe baserria, Getaria).
ASTEROKO AZOKAKO BASERRITARREN POSTU ONENEI AIPAMENAK
1. Antoni Murgiondo (Bekoetxe baserria, Gabiria).
2. Patxi Arizmendi (Iturriotz baserria, Arama).
3. Patxi Izagirre (Montes etxea, Ibarra).
4. Sustrai Askeak (Bidania).
GIPUZKOAKO PIRENAIKA TXAPELKETA
SAILA: Lehenengo atala: 8-12 hilabete bitarteko bigak
1. Aitor Arana (Urkimendi, Arrasate).
2. Jose Mari Mariora (Inarre azpikoa, Bergara).
3. Dolaetxe elkartea (Dolaetxe, Oñati).
SAILA: Bigarren atala: 12-18 hilabete bitarteko bigak
1. Aitor Arana (Urkimendi, Arrasate).
2, Iñaki Alkorta (Garagartza gain, Azpeitia).
3. Nerea Lertxundi (Burrusti, Zizurkil).
SAILA: Hirugarren atala: 18-24 hilabete bitarteko bigak
1. Iñaki Artola (Garagartza gain, Azpeitia)
2. Garikoitz Nazabal (Izar, Zaldibia)
3. Dolaetxe elkartea (Dolaetxe, Oñati).
SAILA: Laugarren atala: 3 eta 5 urte bitartekoak
1. Aitor Arana (Urkimendi, Arrasate).
2. Iñaki Alkorta (Garagartza gain, Azpeitia).
3. Garikoitz Nazabal (Izar, Zaldibia).
SAILA: Bosgarren atala: Umatutako 5 eta 7 urte bitartekoak
1. Iñaki Artola (Garagartza gain, Azpeitia).
2. Aitor Arana (Urkimendi, Arrasate).
3. Aitor Arana (Urkimendi, Arrasate).
SAILA: Seigarren atala: Umatutako 9 urte bitartekoak
1. Iñaki Alkorta (Garagartza gain, Azpeitia).
2. Iñaki Alkorta (Garagartza gain, Azpeitia).
3. Ibai Alberdi (Saloña Aurrekoa, Aretxabaleta).
SAILA: Zazpigarren atala: 9 urtetik gorakoak
1. Aitor Arana (Urkimendi, Arrasate).
2. Ibai Alberdi (Saloña Aurrekoa, Aretxabaleta).
3. Iñaki Alkorta (Garagartza gain, Azpeitia).
ABEREKIN SARIA: Hazitik sortutako urrutxa onena: Iñaki Alkorta (Garagartza gain, Azpeitia).
BURU DOTORENA (HEBEko saria): Garikoitz Nazabal (Izar, Zaldibia).













