Hamabi goierritarren gaztak lehian
Ordiziako 52. gazta lehiaketa hasi da Beti Alai pilotalekuan. 45 gazta aurkeztu dituzte lehiaketara; 12 goierritarrek egindakoak dira.
45 gazta aurkeztu dira Ordiziako 52. gazta lehiaketara.Iñaki Gurrutxaga. Ordiziako 52. latxa edo karrantzako ardiaren esne gordinez egindako lehiaketa martxan da dagoeneko. Beti Alai pilotalekuko mahaietan, 45 gazta daude epaimahaikideek dastatzeko zain. Gazta horietatik 22 ketuak dira.
Hamabi gazta goierritarrek egindakoak dira:
- Makatza (Legazpi).
- Baztarrika (Gabiria).
- Etxezarreta anaiak (Zerain).
- Haitz Berri (Zaldibia).
- Ixidro, Iker Sukia (Lazkao).
- Otatza (Ordizia).
- Garoa (Zerain).
- Aizpea (Olaberrua).
- Goiburu (Segura).
- Barandiaran (Idiazabal).
- La Leze (Ilarduia)
- Azurmendi (Zegama).
Epaimahaikideak
Pedro Subijana buru duen epaimahaia gaztak dastatzen hasi dira 10:00ak pasatxoan. Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikiariekin batera, ondorengo sukaldariak ari dira epaile lanetan: Hilario Arbelaitz, Elena Arzak, Martin Berasategi, Xabier Zabaleta, Lourdes Rekondo, Roberto Ruiz, Pili Manterola, Alatz Bilbao, Jon Gil eta Nicolas Ramirez daude.
Kazetaritzaren arloko beste hiru kide ere badaude: Mikel Zeberio, Mitxel Ezkiaga eta Miguel Angel Oliver.
Azkenik, hiru gonbidatu berezi ere badira: Sara Cozar ordiziar aktorea, eta Basque Culinary Centerreko Jose Mari Aizega eta Oviedoko (Asturias) Luis Javier del Valle gazta maisua.
Eguerdirako
Lehen dastaketatik 14 gazta pasako dira finalera. Irabazlea 13:30ak aldera jakingo dela aurreikusten da. Ondoen, gazta erdi irabazlearen enkantea egingo dute.













