Irailaren 25a, Legazpiko 80 urtetik gorako herritarrentzako hitzordua
Udalak eta Nagusilan eta Buztintegi elkarteek antolatuta, bazkaria egingo dute Azokan. Izena emateko epea irekita dago, hilaren 19ra arte.
Iazko bazkarian izan zen bikote bat.Tere Madinabeitia Aurten ere juntadizoa egingo dute 80 urtetik gorako legazpiarrek. Irailaren 25a da udalak eta Nagusilan eta Buztintegi elkarteek urtero antolatzen duen bazkarirako eguna.
Bazkaria Azokan izango da, eta izenak emateko epea irekita dago hilaren 19ra arte. Buztintegik Gizarte Zentroan duen bulegoan eman beharko da izena, 09:00etatik 11:00etara. Bazkarira joan nahi dutenek 17 euro ordaindu beharko dute.
Irailaren 25eko festa 12:30ean hasiko da, parrokian ospatuko duten mezarekin. Bazkaria izango da ondoren, 13:30ean, eta ohi bezala, omenaldiekin hasiko da: emakume, gizon eta bikote adinduenek jasoko dute omenaldia. Bazkalondoan, 15:00etan Alaitasuna errondailak emanaldia egingo du.













