Irudi korporatibo berria aurkeztuko du gaur arratsaldean Legazpiko Udalak
Azokan izango da aurkezpena, 19:00etan hasita. Gorka Gomez da irudiaren sortzailea, eta bertan izango da. Musikarik ez da faltako, eta "sorpresa txiki bat" ere izango da.
Gorka Gomez irudi korporatibo berriaren sortzailea, udal ordezkariekin eta irudia aukeratzeko osatutako epai-mahaiko kideekin.Legazpiko Udala Legazpiko Udalak irudi korporatibo berria du, eta gaur aurkeztuko die herritarrei, arratsaldean Azokan egingo duen ekitaldi batean. Hitzordu honekin, “Legazpi modernoa, hurbila eta adierazgarria islatzen duen proiektu kolektibo baten emaitza herritarrekin partekatu” nahi du Udalak, “barrura zein kanpora begira”.
Gaurko jarduera 18:30ean hasiko da, Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko duen haur eta gaztetxoentzako jolasekin. Ekitaldi ofiziala 19:00etan hasiko da, Ane Beloki bertsolari legazpiarrak gidatuta. Eric Galvez alkateak, irudi korporatibo berria aukeratu duen epaimahaiko kide izan den David Guerreiro diseinatzaileak eta Gorka Gomez irudiaren sortzaileak parte hartuko dute ekitaldian. Amaiera, Ane Belokik, Jesus Castillejok klarinetearekin eta eta Ainhoa Enatarriagak pianoarekin emango diote. “Sorpresa txiki bat” ere izango da bertaratzen direnentzat.














