Mirandaolako jatetxea alokairuan dago
Lenbur Fundazioak gogoratu du "leku berezian" dagoela zerbitzua, "natura artean eta bisitari asko etortzen diren lekuan, gehienbat neguan, Olentzero garaian".
Lenbur Fundazioak Mirandaolako taberna eta jatetxea alokairuan jarri ditu. Zerbitzu hori “leku berezian” dagoela gogoratu du fundazioak, “natura artean eta bisitari asko etortzen diren lekuan, gehienbat neguan, Olentzero garaian”. Olentzeroren kanpaina laster hasiko dela ere jakinarazi du.
Mirandaolako taberna Euskal Burdinaren Museoa dagoen eraikinean dago, turismo bulegoa eta denda ere eraikin berean daude. Gertu, Mirandaola parkea eta burdinola daude daude.
Interesatuek fundazioa@lenbur.com helbide elektronikoaren bidez jarri beharko dira harremanetan Lenburrekin, edo 943 73 18 95 zenbakira telefonoz deituta.














