Ordizia eta Ezpeleta gertuago
Adur Ezenarro Ordiziako alkatea Ezpeletako ordezkariekin elkartu da gaur, bi herrien arteko senidetzeko urratsak ematen hasteko.
Adur Ezenarro, Panpi Dirassar eta Muriel Ihriarte.Ordiziako Udala. Lapurdiko Ezpeletako herriarekin senidetzeko urratsak ematen hasi da Ordiziako Udala. Adur Ezenarro Ordiziako alkatea gaur Panpi Dirassar eta Muriel Ihriartekin elkartu da. Udaletik jakinarazi dutenez, “orain urte batzuk hasitako harremana da, baina berriz ere indartzeko pausoak emango dira”.













