Bikuña kiroldegiak fitness zerbitzu berria eskainiko du astelehenetik aurrera
Doako laguntza eta zuzenketa teknikoko zerbitzua izango da. Horrez gain, entrenamendu plan pertsonalizatuak ere izango dira aukeran, ordainduta.
Bikuña kiroldegiak zabaldu egin du bere kirol eskaintza, eta fitness zerbitzu berria jarriko du martxan hurrengo astelehenean, irailak 15.”Erabiltzaileen entrenamenduen segurtasuna, eraginkortasuna eta pertsonalizazioa hobetzeko” pentsatutako programa da.
Doako laguntza eta zuzenketa teknikoko zerbitzua izango da, “zalantzak argitzeko eta pertsonak ariketak behar bezala egitera gidatzeko”. Arreta presentziala izango da, eta ez da beharrezkoa aldez aurreko hitzordura eskatzea, iritsitako ordenaren arabera eskainiko zaie erabiltzaileei. 5 eta 15 minutu bitarteko banakako saioak izango dira.
Entrenamendu pertsonalizatuak
Gainera, kiroldegiak entrenamendu plan pertsonalizatuak ere eskaini ditu. Bi motatakoak dira, oinarrizkoa eta eta espezializatua.
Lehena, oinarrizko entrenamendu plana da, eta 15 euroko kostua du. “Errutina erraza eta segurua izaten hasten direnentzat edo mantendu nahi dutenentzat diseinatuta” dago. Batez ere, gidatutako makinen eta poleen erabileran oinarritzen da, eta horren barruan dago 15-30 minutuko iraupena duen errutinaren prestaketa eta ordu bete irauten duen ariketen azalpen praktiko bat
Entrenamendu espezializatuko edo aurreratuko planak 30 euroko kostua du. “Helburu espezifikoagoak edo aurretiko esperientzia duten kirolarientzat pentsatuta” dago hau. Plan hau, banakako programak dituen pertsona bakoitzaren premia zehatzetara egokitu da, eta 30-60 minutuko errutinaren prestaketa saioa eta 60-90 minutuko ariketen azalpen praktiko saioa jasotzen ditu.
Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, kiroldegiko harrerara joan edo 943 73 12 43 telefonora deitu daiteke.












