‘Troia’ kale antzerkia, gaur Legorretan
Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Erika Olaizolak Troia antzezlana aurkeztuko dute gaur Legorretan plazan, 18:30ean.
Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Erika Olaizolak Troia antzezlana aurkeztuko dute gaur Legorretan plazan, 18:30ean. Herrian objektu misteriotsu bat agertu da. Arriskutsua izan daitekeelakoan hiru superheroi hauek deitu dituzte herria salbatzeko. Beraien botere guztiak erabiliko dituzte misioa aurrera eramateko eta herritarren laguntza ezinbestekoa da. Sortu den tentsioa handia da eta edozein momentutan eztanda egin dezake.













