Beste sari bat Ondarreko gaztarentzat
Bergarako San Martin azokako gazta lehiaketa irabazi dute Segurako gaztegileek.
Segurako Ondarreko Eneko Goiburu, irudiaren erdian, gaur eguerdian Bergaran.Hitza Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketan laugarren postua lortu eta gero, eta Ordiziako 52. Gazta Txapelketan bosgarren saria eskuratu ondoren, Segurako Ondarre gaztak Bergarako San Martin azokako lehiaketa irabazi du gaur.
Hirugarren saria Ordizian garaile izan ziren Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi goierritarren La Leze gaztak jaso du.












