
Sagardoa kopan dastatzeko aukera izan dute Ordiziako Zuhaiztira gerturatu direnek, sagardogileek beraiek zerbitzatuta. Hemezortzi sagardogile elkartu dira, horietako hiru Goierrikoak.

Gaur 13:00etan iritsi da azken txanda egin duen korrikalaria Legazpiko Euskal Herria plazara.

Unai Etxarrik, Jon Perez de Arenazak eta Jesus Martinezek irabazi dute Legazpiko 41. Sukaldaritza lehiaketa. Hemezortzi taldek hartu dute parte, inoiz baino gehiagok.

Erraldoi alardearekin eta Villadecans-eko castellers-en giza-dorreekin gozatu ahal izan dute legazpiarrek.

Igartzako Dantzarien XIX. Eguna ospatu dute Beasainen gaur eguerdian. 108 dantzarik hartu dute parte aurten. Arratsaldean erromeria eta triki-poteoa dituzte.

CAF enpresa da Igartza sariaren babesle nagusietako bat. Alkaizak ohar bidez nabarmendu du "genozidioaren konplize" dela, eta ez duela nahi enpresak bere burua "kulturaren bidez zuritu" dezan. 10.000 euroko laguntzari egin dio uko.

Bergarako San Martin azokako gazta lehiaketa irabazi dute Segurako gaztegileek.