Erraldoiek eta castellers-ek girotu dute eguerdia Legazpin
Erraldoi alardearekin eta Villadecans-eko castellers-en giza-dorreekin gozatu ahal izan dute legazpiarrek.
LEK Legazpiko Erraldoi Konpartsako kideak, gaur, taldeko argazkian.Iñaki Gurrutxaga Agorreko Santikuntz jaietako larunbat eguerdia ekitaldiz beteta izan. Batetik, erraldoi alardea izan dute LEK Legazpiko Erraldoi Konpartsak sustatuta, eta bestetik, eta aldi berean, Villadecans-eko Castellers taldearen emanaldia izan da, Korosti Dantza Taldeak sustatuta. Tarte horretan, 41. Sukaldaritza lehiaketa ere bazen Azokan.
Herriguneko kaleak zeharkatu ondoren, Euskal Herria plazan amaitu dituzte haien saioak. Arratsaldean berriz aterako dira kalera erraldoiak, eta Kataluniako castellers-ak ez ezik, Euskal Herriko castellers-ak ere ariko dira.
ARGAZKIAK: Iñaki Gurrutxaga
BIDEOA: Tere Madinabeitia












