Ion Orikainek irabazi du Santikutz Txiki Bola Saria, Legazpin
Emakumeen saria Zarauzko Goretti Santosek irabazi du. Igande goizean jokatu zen txapelketa, Agorreko Santikutz jaien barruan.
Ion Orikain irabazlea, eskuinean sariekin. Legazpiko Agorreko Santikutz jaien barruan, Santikutz Txiki Bola Saria jokatu zen atzo goizean, Danantzako udal bolatokian eta izen bereko klubak antolatuta. Txapelketan 26 gizon eta emakume lehiatu ziren.
Gizonezkoen saria Ion Orikain legazpiarrarentzat eta Danantzako elkarteko kidearentzat izan zen. Orikainek 35 birlako jokoa egin zuen, eta ondoren sailkatu ziren Lasarteko Iosu Lasa beste 35 birlekin, Ategorrietako Xabier Lazkano 34 birlekin eta Legazpiko Enrike Martinez 31 birlekin.
Emakumeetan, Zarauzko Goretti Belokik irabazi zuen, 28 birlekin. Atzetik Zeraingo Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makatzaga geratu ziren, 24 birlekin, eta Herrerako Rosa Santos 17 birlekin.












