'Korosting 24 ordu' erronka osatuta, urriaren 12ko Korosti Trail probei begira
Legazpiko mendiko korrikalariek Korostira igo dute 24 orduz jarraian, txandaka, joan den ostiraletik larunbatera bitartean. Gehienek parte hartuko dute Korosti Trailean.
Aurreko asteko ostiraleko 13:00etatik larunbateko 13:00ak arte egindako Korosting 24 ordu proba amaituta, Legazpiko mendi korrikalariak hurrengo hitzorduari begira jarrita daude. Urriaren 12an, igandea, Korosti Trail lasterketen bigarren edizioa jokatuko da.
Korosting 24 ordu urriaren 12ko traila antolatzen dutenek botatako erronka zen. Plazatik abiatu, eta Korosti edo Gorostiaga mendira igo eta jaitsi egin behar zuten korrikalariek, ordu betera hurrengoari txanda emateko. Horrela, 24 ordu osatu zituzten, txanda batzuk bakarka eginez, beste batzuk bikoteka edo taldeka. Aurrez eman behar zen parte hartzeko izena, eta di-da batean osatu ziren txanda guztiak.
Antolatzaileak gustura daude deialdiak izango arrakastarekin, eta korrikalariak ere gustura geratu zuren parte hartu izanarekin eta bizitako esperientziarekin. Gehienek parte hartuko dute Korosti Trailean, lasterketa luzean edo motzean.
Ondoren, erronkan parte hartutako partaide guztien argazkiak:












