Tximistatik San Juan arteko bidegorriko lanak hasita
Ordiziako Bizkaia pasealekuan bidegorria egiten ari da Construcciones Otegui Gaztañaga S.L. enpresa. Tximistako zubia eta San Juan lotuko ditu kilometro erdiko bidegorri zatiak.
Adur Ezenarrro Ordiziako Alkatea bidegorria egiten ari diren zatian.Ordiziako Udala. Ordizian bidegorri berria eraikitzeko lanak hasita daude dagoeneko. Tximistako zubitik San Joan auzoraino bitarteko zatia da, Bizkaia pasealekuan egiten ari diren 540 metroak hain zuzen ere. Behin lan horiek bukatutakoan, Ordiziak 4,5 kilometro pasatxoko bidegorri sarea izango du.
Construcciones Otegui Gaztañaga S.L. ari lanak egiten. Lau hilabeteko iraupena dutenez, lanak urte amaierarako amaituta egotea aurreikusten da.
Next Generation diru laguntza funtsetatik 449.609 euroko laguntza lortuta, Ordiziako Udalak beste 67.493,74 euro inbertituko ditu “herriko mugikortasun jasangarria indartzeko”.












