Baretxu Mendi Martxa urriaren 4an egingo da Beasainen
Arrano Kulturak antolatuta egingo da bigarrenez, eta izen ematea zabalik dago.
Baretxu Mendi Martxaren lehenengo edizioko irudia.Arrano Kultura Baretxu Mendi Martxaren bigarren edizioa, Beasainen. Arrano Kulturak antolatutako ekimena da, herriko landa eremua eta inguruetako mendialdeak ezagutzeko asmoz, baita mendizaletasunaren oinarrizko balioak berreskuratzeko ere. Mendi martxa urriaren 4an egingo da, eta ibilaldia Ezkiaga pilotalekutik abiatuko da, goizeko 08:00etan.
Izen ematea
Parte hartzeko izen-ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean. Prezioa 15 eurokoa izango da irailaren 21era arte; parte hartzaileek bazkaria eta kamiseta jasoko dituzte.
Egunean bertan izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dute, baina kasu horretan ez dute kamiseta ziurtatuta izango.
Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte artxan parte hartzera: “Aukera ederra izango da gure herriko mendialdeak eta baserri-auzoak ezagutzeko, giro osasuntsu eta lagunarteko batean”.














