
Udazken kulturalaren barruan, urriaren 3an Inziarterekin solasaldi musikatua egingo du Ianire Aranzabalek. Eñaut Elorrietaren kontzertua urriaren 11n izango da.

109 ibilgailu hornituko ditu guztira, 80 milioi eurotik gorako balioarekin.

Irailaren 19an eta 20an izango da, goiz eta arratsalde. Hamar saltokik dendaren aurrean jarriko dituzte postuak, eta lauk Plaza Nagusian.

Lenbur Fundazioak ireki du aurtengo kanpaina, eta salgai jarri ditu sarrerak. Azaroaren 8an hasiko dira saioak. Aitona-amonen eskolara eta Igartubeiti baserrira bisitak ere eskaintzen ditu, plan osagarri gisa.

Zaintzarako eredu komunitarioa sortu nahi dute. Herritarren inplikazioa «behar-beharrezkoa» dutela diote.

Zortzigarren sailkatu da Matteotti Sarian, eta podiumera igo da Tarteko Helmugak irabazita. Isaac del Toro mexikarra nagusitu da.

Bikuña kiroldegira azaldu beharko dute 18:00etarako saskibaloian jokatu nahi duten 014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoek.

Udaletxean izango da hitzordua, 20:00etan. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Irailaren 27an izango da herri bazkaria.

Arrano Kulturak antolatuta egingo da bigarrenez, eta izen ematea zabalik dago.

Jexux Mari Mujika filosofoak gidatuko du hitzaldia; 18:00etan, Gaztelekuan.

Aterpe tabernan daude bere lanak ikusgai, irailaren 24ra arte.

Emakumeek izan ditzaketen alterazio fisiologikoak eta emozioetan izan dezaketen eragina aztertuko da, autoezagutzan sakonduta.

Bizikletak konpontzeko tailerra egongo da gaur plazan, bihar patinetearen inguruko bide hezkuntza saioa egingo da Laubiden, eta ostegunerako, bizikleta martxa dago antolatuta.

Udaberriko hazi trukearen ondoren, Zeraingo etxe eta baserrietan hazitako tomateen dastaketa antolatu dute, beste behin.