Iguneak ohiko ordutegia berreskuratu du
Beasaingo Igunearen ataria.Ariane Vierbücher Iguneak, Beasaingo Udalaren herritarrentzako informazio eta arreta zerbitzuak, bere ohiko ordutegia berreskuratuko du udako opor garaiko aldaketaren ondoren. Hori horrela, ondorengoa da ordutegia: goizetan, 09:00etatik 14:00etara; eta arratsaldeetan, astearte, asteazken eta ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara.
Bestetik, gogoratu Udalaren Bulego Birtualaren bidez ere jar daitekeela herritarra Igunearekin harremanetan. Era berean, arreta ere eskaintzen da telefonoz, 943 02 80 50 zenbakira deituta, edota udala@beasain.eus helbide elektronikora idatzita.













