Kolorez beteriko bizitza irudikatu du JR Rudyk
Aterpe tabernan daude bere lanak ikusgai, irailaren 24ra arte.
JR Rudy Aterpeko erakusketan.Aterpe taberna Aterpe tabernan JR Rudyren margolanak erakusgai daude, irailaren 24ra arte. Artista autodidakta honek, bere ibilbidea, ikatz zati batekin erretratuak egiten hasi zuen. Gero, olio eta akrilikoetara igaro zen. Una vida de color izenburua duen erakusketa honetan, teknika desberdinak erabiliz egindako lanak ikus daitezke.
Lehen erakusketak 70eko hamarkadaren hasieran egin zituen JR Rudyk. Bakarka eta taldekoak egin ditu bere ibilbide luzean. Ordutik, erakusketek artistaren ibilbidean toki nabarmena hartu dute.
“Margotzean hunkitu egiten naiz. Nire lanekin emozioak transmititu nahi ditut, eta horien bitartez, lotura sortzen dut ikuslearekin. Arteak sare zabala osatzeko aukera ematen dit, emozioak partekatuz. Arteak hizkuntza unibertsala du, denek ulertzen dutena; horregatik margotzen dut bizitza nik ikusten dudan bezala”, azaldu du artistak, erakusketa bisitatzeko gonbita luzatuz.













