Lehenengo Kinto Egun arrakastatsua Zegaman
Kintoen taldeko argazkia larunbatean, Zegaman. Gazte Herexa Pasa den larunbatean, irailak 13, lehendabiziko Kinto Eguna antolatu zuen Gazte Herexak Zegaman. Eguna arrakastaz burutu dela esan daiteke, parte hartu zuen jende kopuruari begiratu. 1964Ko kintoetatik hasita —adin talderen bat falta zen—, 2011ra arteko zegamarrek hartu zuten parte Kinto Egunean. Zapiak banatu zituzten kintoen artean goizean eta taldeko argazkia atera zuten eguerdian, JundaJo txarangarekin sagardo dastaketan parte hartzen zuten bitartean. Bazkalondorenean ez zen musikarik falta izan festa giroan.













