Xabier Berasategi bikain ibili da Italiako klasikoetan
Zortzigarren sailkatu da Matteotti Sarian, eta podiumera igo da Tarteko Helmugak irabazita. Isaac del Toro mexikarra nagusitu da.
Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarra, Matteotti Sariko podiumean. Euskaltel-Euskadi Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarra (Euskaltel-Euskadi) zortzigarren sailkatu da Matteotti Sarian, eta Italian jokatu diren bost klasikoetako azkenari bukaera bikaina eman dio.
Irteera eta helmuga Pescaran eta 195 kilometro osatzeko zirkuitu bihurgunetsu batean, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak ondo aritu da. Louis Sutton probako mugimenduetako batean sartu da, eta atal erabakigarrian Berasategi onenekin izan da, Isaac del Toro, Richard Carapaz edo Rui Costarekin osatutako multzo batean.
Tropelak harrapatu dituen arren, Olaberrikoak ohorezko postuak eskuratzeko lehian sartu da helmugan, eta azkenean zortzigarren amaitu du. Aurreko igandean Industria & Artigianato Sari Nagusian 14. izan zen. Gainera, podiumera igo da Tarteko Helmugak irabazita. Del Toro (UAD) mexikarra nagusitu da.
Euskal taldeak D’Isbergues Sari Nagusiaren klasikoarekin agurtuko du iraila datorren igandean, eta denboraldia urrian itxiko du, Tour of Taihu Lake (2.1) itzuliarekin, Txinan (urriak 9-12) eta Tour de Vendèe (1.1) probarekin urriaren 11n.

Xabier Berasategi, Matteotti Sari Nagusian.Euskaltel-Euskadi













