Zahartzaroari buruz hausnartzeko hitzaldia, ostegunean
Jexux Mari Mujika filosofoak gidatuko du hitzaldia; 18:00etan, Gaztelekuan.
Jexux Mari Mujika Arakistain, filosofoa eta irakaslea, artxiboko irudian. Hitza Zegamako Udalak Zegama Lagunkoia programaren baitan, Zahartzen eta hazitzen: posible al da? Hitzaldia antolatu du ostegun honetarako. Jexux Mari Mujika Arakistain Filosofian lizentziatua da eta filosofia eta etikako irakaslea izan da jubilatu arte, berak emango du hitzaldia Gaztelekuan, 18:00etatik aurrera.
Hainbat galderei erantzuna eman edo horien inguruko hausnarketa eragitea izango da hitzaldiaren helburua. “Posible al da gure adinean, gure adinetan, zerbaitetan hobetzea? Erantzunak positiboa izan behar du, bizitzaz hitz egiten jarraitu nahi badugu”, dio Mujikak. Behin erretiroa hartuta, bi baldintza betetzea derrigorrezkoa da Mujikaren hitzetan: “Erretiroa aisialdirako eta kontsumorako adintzat jotzeari ihes egitea”, batetik; eta “norberaren bitza zabaltzeko eta hedatzeko interesa piztea”, bestetik.













