Amaitu dira Jose Lasa kaleko bidegorriaren hobekuntza lanak
Orain arte bidegorriaren zati hori konkretuki baldosen gaineko pinturaren bidez soilik zegoen seinaleztatuta.
Jose Lasa kaleko bidegorri berritua.Lazkao Udala Amaitu dituzte Lazkaoko Jose Lasa kaleko 3. eta 15. atarien artean dagoen bidegorriaren zatia hobetzeko lanak. 2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako herritarren eskaera bati erantzunez gauzatu den berrikuntza da, eta guztira 26.000 euroko aurrekontua izan du, BEZa barne.
Orain arte bidegorriaren zati hori konkretuki baldosen gaineko pinturaren bidez soilik zegoen seinaleztatuta; udalaren esanetan, ikusgarritasuna eta segurtasuna «zailtzen» zituen horrek. Hori dela eta, «egoera hobetzeko eta espazioa irisgarriago egiteko», lehendik zegoen baldosa txikitu eta gainazala asfaltatu dute, «espazio erosoagoa eta seguruagoa sortzeko eta bizikleten erabilerarako argi eta garbi mugatua sortuta».













