
Legazpiarrak kenpo kai arte martzialeko munduko txapelketa irabazi du abuztuan. Udal agintariek eta herritarrek gaur iluntzean omendu dute, goraino bete den udaletxeko batzar aretoan.

Bareak merkatari elkarteak antolatuta egingo dute, ostegunean.

Mendiko angulak iritsi dira, perretxikoen atala aberasteko. Onddoek eta ziza horiek osatu dute eskaintza mikologikoa.

Ondarearen Europako Jardunaldiak hastear dira Goierrin. Goierriko hamabi herritan izango dira jardunaldiak. Beasainen, Igartzako maketa lehiaketa abiatu dute, hiru kategoriatan.

Irailaren 6an hasi ziren ekitaldiak, eta San Migel egunera arte iraungo dute. Egun handiko herri afarirako txartelak hilaren 22an banatuko dira, udaletxean.

Betzaida Urtazak bi liburu berri kaleratu ditu: ‘Imelda eta Arimen Gaua’ eta ‘Mairuak’. Liburutegiari orain arte argitaratu dituen hemezortzi liburuak dohaintzan eman dizkio.

Edurne Gonzalezek kargua utzi du, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lan taldera joateko. Legazpiko Udaleko zinegotzi izaten jarraituko du.

'Aktibatu zaitez!' lelopean, zahartzaro aktiboa bultzatzeko ikastaroak antolatu dituzte. Izena emateko epea zabalik dago.

Kimu, Pitxiar eta Kiribilak izenen atzean, Legazpiko hiru emakume gazte daude: Maider Eguren, Itziar Kerejeta eta Irati Maiztegi. Belarritakoak, pitxiak eta oihalezko osagarriak egiten dituzte. Azoketan eta sare sozialen bidez saltzen dituzte.

18:00etan hasiko da, Loinazko San Martin plazaren azpialdean. 37 garagardo izango dira aukeran eta jatekoa ere ez da faltako. Elkartasun zozketa egingo dute, euskal presoen kopurua eta egoera bistaratzeko.

Irailaren 25ean, berriz, 18:30ean, hitzaldia izango da: Senperena argazkilariak, Tigrayn izandako esperientzia kontatuko du, eta proiektu-koordinatzailea den David Perez de Unzuetak, 2020-2022ko gerraren ondoren, Tigrayren egungo egoera azalduko du.

Partaideak lau izango dira: Miren Amuriza eta Miren Narbaiza (MICE), eta Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak.

Garai bateko objektu arrunten erakusketa jarriko du ikusgai ostiralean, Fabrika gunean. Asteburuetan egongo da ikusgai, urriaren 5era arte.

Baso jasangarriak, praktika kolektiboa, elkartrukea eta komunitatearen indarra ardatz egingo dute jardunaldia, Goiherriko Basoak antolatuta.

Parte hartzeko izena emateko epea irekita dago, hilaren 23ra arte. Barrendiolako araztegia bisitatzeko aukera izango da aurten, urriaren 4an.

Neguko Baratza tailerra eskainiko dute, dohainik.

Bihar ezingo da Bidarte auzoan aparkatu eta etzi, Eskola aldean eta Guadalupe auzoan.

Orain arte bidegorriaren zati hori konkretuki baldosen gaineko pinturaren bidez soilik zegoen seinaleztatuta.

Aste honetarako aurreikusitako tenperatura altuak direla eta, udalak aste bate luzatu du denboraldia.