Arkitekturaren bidez, ondarea herritarren eskura ipiniko dute
Ondarearen Europako Jardunaldiak hastear dira Goierrin. Goierriko hamabi herritan izango dira jardunaldiak. Beasainen, Igartzako maketa lehiaketa abiatu dute, hiru kategoriatan.
Ondarearen Europako Jardunaldien aurkezpena egin dute gaur goizean, Donostian,Gipuzkoako Foru Aldundia Urrian itzuliko dira berriro ere Ondarearen Europako Jardunaldiak. Herri askotan, museoak, interpretazio zentroak eta eragile desberdinak batuko dira ekimenarekin, ondare material eta ez-materialari ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatu du ekimena, bederatzigarrenez. Gaur egin egin dute egitarauaren aurkezpena, Donostian.
Urtero bezala, gai orokor baten inguruan antolatzen dira jardunaldiak; aurten, Ondarea eraikitzen lelopean, arkitektura hartu da ardatz nagusi. Hori horrela, bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak edota tailerrak eskainiko dira, guztiak arkitekturarekin lotura izango dutenak. Programak 80 jarduera baino gehiago ditu Gipuzkoa osoan: 120 ekitaldi izango dira guztira, eta 37 udalerritan eramango dira aurrera. Goierrin ere izango dira hainbat jarduera.
Igartzako maketa lehiaketa
Arkitekturaren gaia Igartzako Monumentu Multzoarekin lotuta dago. horregatik, aurten maketa lehiaketa berezi bat antolatu dute Beasainen. Parte hartzaileek Igartzako eraikinak, horien barne espazioak edo multzo osoa aurkeztu ahal izango dituzte eskala txikiko eredu gisa.
Lehiaketak, adinaren araberako hiru kategoria izango ditu: 11 urtetik beherakoak; 12 eta 18 urte artekoak; eta 19 urtetik gorakoak..
Sariei dagokienez, irabazleek Igartzako plaka jasoko dute eta kategoria bakoitzera egokitutako saria: txikienentzako, AstoTrek, 50 euroko opari bonua eta eraikuntza jokoak banatuko dira; gazteentzako, sei lagunentzako sarrerak Laser Parkera eta eraikuntza jokoak; eta helduentzako, Goierriko produktuez osatutako saskiak, besteak beste.
Izena emateko epea irailaren 28ra arte dago zabalik, eta parte hartzeko, www.igartza.eus webgunean aurki daitekeen inprimakia bete behar da. Irabazleakbi modutara erabakiko dira; epaimahaiaren bidez eta herritarren bozkaren bidez.
Beasaingo Udalaren babesarekin eta Unegune enpresaren laguntzarekin antolatutako ekimen honek, helburu bikoitza du. Herritarrak Igartzara hurbiltzea eta arkitekturaren bidez ondarea modu sortzailean ezagutzeko aukera ematea.
Jardunaldiak Goierrin
Igartzako maketa lehiaketaz gain, Goierriko herri askotan ere ekitaldiak antolatu dira Ondarearen Europako Jardunaldien barruan: Ataun, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Legazpi, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zerain eta Zumarraga daude horien artean. Bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak izango dira edizio honetako eskaintzaren barruan.
GOIERRIKO JARDUNALDIAK:
- Ataun
Urriak 4: Oiduiko kortarako ibilbidea. Tradizioaren laztana bisita komentatua. Ordua: 10:00-18:00. Prezioa: 20 euro. Izen ematea: 606 304 452 eta aitorventureira@hotmail.com.
- Beasain
Urriak 4: Arriarango presara bisita gidatua. Ordua: 10:15. Prezioa: 10 euro. Izen ematea: 943 36 41 92 eta info@museumcementorezola.org.
- Ezkio-Itsaso
Urriak 11: Iraganeko eraikuntzak etorkizuna sortzeko tailerra, Igartubeitin. Ordua: 16:30. Prezioa: 3 euro. Izen ematea: 943 72 29 78 eta igartubeiti@gipuzkoa.eus.
- Idiazabal
Urriak 15-30: Gurutze Berri, auzo baten memoria erakusketa eta hitzaldia, udaletxean.
- Legazpi
Urriak 19: Chillida Lantoki: Arkitektura, Artea eta Industria bisita komentatua. Ordua: 11:00. Izen-ematea: 943 73 04 28 eta mirandaola@lenbur.com.
Urriak 19: Langileen Etxebizitza eta lehen langile auzoa bisita komentatua. Ordua: 12:30. Izen-ematea: 943 73 04 28 eta mirandaola@lenbur.com.
- Olaberria
Urriak 10: Erdi Aroko arkitektura Olaberrian hitzaldia, Kultur Aretoan, 18:30ean.
- Ordizia
Urriak 12 eta 26: Ordiziako Plaza Nagusia, 100 urteko bizitza bisita komentatua. Ordua: 11:30. Izen-ematea: 943 88 22 90 eta turismo@ordizia.eus.
- Ormaiztegi
Urriak 5: Iriarte Erdikoa: Baserritik museora bisita eta hitzaldia, Zumalakarregi museoan. Ordua: 11:00 eta 12:30. Izen.ematea: 943 88 99 00 eta mzumalakarregi@gipuzkoa.eus.
- Segura
Urriak 19-26: Euskal Gotikoan barrena bisita komentatua. Ordua: 11.00eta 12:00. Prezioa: 2 euro. Izen-ematea: turismoa@segura.eus.
- Urretxu
Urriak 18: Ezagutu Urretxu bere arkitekturaren bitartez bisita komentatua. Ordua: 12:00. Izen-ematea: 943 03 80 88 eta aizpuru.ur@urrretxu.eus.
- Zerain
Urriak 4: Ezagutu Zeraingo meatze-barrutiaren arkitektura tailerra. Ordua: 11:00. Prezioa: 3 euro. Izen-ematea: 649 946 277 eta turismobulegoa@zerain.eus.
- Zumarraga
Irailak 27: Zumarragako Hiri Ibilbidea bisita komentatua. Izen-ematea: 943 72 35 10 eta kulturetxea@zumarraga.eus.













