Asfaltatze lanak gaurtik, Idiazabalen
Guardi industrialdean hasiko dituzte lanak gaur. Baserri bideetan eta Zepai auzoan jarraituko dute gero. Trafiko etenak gertatu daitezkeela aurreratu du Idiazabalgo Udalak.
Asfaltatze lanekin hasi dira Idiazabalen. Idiazabalgo Udala Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, asfaltatze lanak hasiko dituzte gaur herrian. Lanak egun batzuez luzatuko dira eta ondorioz, gune zehatz batzuetan, trafiko etenak eta eragozpenak izan daitezkeela aurreratu dute udaletik.
Goardi industrialdean hasiko dituzte asfaltatze lanak. Gaur beheko kalean, Guardi jatetxearen parean, eta bihar goiko kalean. Ostiralean baserri bideetan arituko dira, zehazkiago Antia baserri inguruan eta Gurutzeta baserria eta eliza arteko bidean.
Zepai auzoan ere hainbat lan egingo dituzte eta ondorioz, gaurtik igandera arte ezingo da Zepai 12 etxearen atzealdean aparkatu.
Argazkiak: Idiazabalgo Udala
















