Baso (P)lana topaketa sintropikoa, larunbatean
Baso jasangarriak, praktika kolektiboa, elkartrukea eta komunitatearen indarra ardatz egingo dute jardunaldia, Goiherriko Basoak antolatuta.
Baso sintropiko bat.Ecoportal Baso (P)lana topaketa sintropikoa antolatu du Goiherriko Basoak, larunbaterako, Beasainen. Udari amaiera emateko, parte-hartzaileek baso jasangarriak sortzeko eta garatzeko aukera izango dute, praktikaren bidez eta ezagutzak elkarbanatuz.
Egitarauak proposamen desberdinak, lurrarekin lan egiteko tailerrak, jakintzen trukea eta inspirazioa jasotzeko guneak izango ditu. Halaber, komunitatearekin konektatzeko eta esperientzia partekatzeko aukera emango da. Fruta eta janari begetarianoa izango da. Jardunaldia, 10:30ean hasiko da, eta amaieran, ospakizuna izango da.
Informazio gehiago eta izen emateak 631 165 842 telefonoan.














