Lore Aldaregia eta Fernando Presa omendu dituzte
Lore Aldaregi, senitarteko eta udal ordezkariekin, igandean egin zioten omenaldian.Beasaingo Udala Ospakizun eguna izan zuten igandean jubilatuek, eta horrelakoetan egin ohi den bezala, herri-bazkaria izan zen eguneko juntadizo nagusia. Dozenaka lagun elkartu ziren bertan. Eta ohi bezala, bazkal ostean, omenaldien txanda izan zen. Lore Aldaregia eta Fernando Presa izan dira aurtengo omenduak. Udal ordezkariek, herritar guztien partetik opari bana eman zieten.

Fernando Presa omendua, haren senitartekoekin.Beasaingo Udala













