Merkatariek kalera aterako dituzte salgaiak
Bareak merkatari elkarteak antolatuta egingo dute, ostegunean.
Udako azokako irudia.Ariane Vierbücher Bareak Merkatari Elkarteak Braderie bat egingo du bihar, osteguna, egunean zehar. Herriko merkatari ezberdinek beren produktuak kalera aterako dituzte, denboraldi berriko aurrerapenekin edota azken denboraldiko azken aleekin. Herriari bizia emateko helburuarekin antolatu dute ekimen hau.













