Argazki lehiaketan botoa ematen azken orduak
Ostiraletik larunbaterako gauerdian bukatuko da GOIERRIKO HITZAren XX. Udako Argazki Lehiaketaren bozketan parte hartzeko epea. Eman zure botoa!
Joan den ostiralean bukatu zen GOIERRIKO HITZAK 20. aldiz antolatu duen Udako Argazki Lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea.
Bihar arte, hilak 19, argazkirik gustukoenaren alde botoa emateko aukera duzu, irakurle.
Irakurleen boto gehien jasotzen duen argazkiak 70x50ko argazki handitze bat jasoko du sari modura.
Horretarako atal honetan sartu eta botoa eman, besterik ez duzu egin behar.












